URAren telefonoa 900 32 22 22 943 00 22 22

Langileen hautaketaren funtzionamendua

Nola funtzionatzen du langileen hautaketak Gipuzkoako Urak-en?

Gipuzkoako Urak-ek, gardentasunarekin eta enplegu aukerarekin dituen konpromisoak kontuan izanik, interesdun guztiei bermatzen die bere lantaldeko kide izateko behar duten informazio guztia aurkitu ahal izango dutela. Jarraian, jakin beharreko funtsezko pausuak eta informazioa ageri dira langileak hautatzeko prozesuan parte hartu nahi dutenentzat.

Eskaintzak argitaratzea

Lan eskaintza guztiak horretarako berariaz prestatutako web orrian argitaratuko dira:
https://lanaldi.gipuzkoakour.eus/Lan_eskaintzen_zerrenda
Web orria eguneratua egongo da, erakundean hutsik dauden lanpostu guztiak agertuko dira.

Informazio xehatua

Lan eskaintza bakoitzean informazio xehatua agertuko da hautaketa prozesuari, lanpostu bakoitzaren eskakizun espezifikoei eta izena emateko argibideei buruz. Informazio horri esker, hautagaiak orientatuta egongo dira hautaketa prozesuko etapa bakoitzean zer egin. Hala, interesdun guztiek bermatua izango dute lanpostuak eskuratzeko aukera berdintasuna.

Aldi baterako lanpostuak

Gipuzkoako Urak-ek sarritan eskaintzen diren lanpostuen profiletan izena emateko aukera eskaintzen die aldi baterako lanpostuak eskuratu nahi dituzten interesdunei. Hautagaiek profil horietako batean edo hainbatetan izena emanda erraztu egiten dute hautaketa prozesua; era horretan, erakundeak segituan identifikatzen baititu haien profilarekin bat datozen lanpostu hutsak. Hala, profil hautatuetara moldatzen den lan eskaintza bat argitaratzen den bakoitzean, posta elektronikoz jasoko dute jakinarazpena. Horrenbestez, interesdunek ez dute inoiz aukera garrantzitsurik galduko eta dagokion moduan emango dute izena lan eskaintzetan.
https://lanaldi.gipuzkoakour.eus/Profilak

Lan eskaintza guztiak nire posta elektronikoan jasotzea

Hutsik dauden lanpostuetarako kontuan izatea nahi duen hautagai bakoitzak abantaila hau izango du: lan eskaintza berriak argitaratu eta segituan jasoko du posta elektronikoan lan eskaintzaren jakinarazpena, betiere bere profila aurrez hautatutako interesdunen profilekin bat baldin badator. Zerbitzu honi esker, hautagaiek dagokien aukera bakoitzaren berri jakingo dute eta, hala, nahi duten lanpostu hutsetara beren burua garaiz aurkeztu ahal izango dute.
https://lanaldi.gipuzkoakour.eus/Profilak
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN   Onartu